95. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R A N O

Obra lehiaketa, Onzorrotzen ura hartu eta eramateko sareak berritzeko

Kontratuaren xedea: Onzorrotzen ura hartu eta eramateko sareak berritzeko obrak kontratatzea.

Lizitazio prozedura eta adjudikazio ere: prozedura irekia, lehiaketa. Presako tramitazioa.

Gehieneko aurrekontua: 13.242.368 pezeta.

Obrak bukatzeko gehieneko epea: 3 hilabete.

Behin-behineko fidantza: 264.847 pezeta.

Behin betiko fidantza: 529.695 pezeta.

Enpresen sailkapena: obren lizitaziora aurkeztu ahal izanen dira hala nahi duten enpresak, pertsona fisiko nahiz juridikoak izan, baita horrexetarako aldi baterako elkartzen diren enpresa taldeak ere, baldin eta batzuek zein besteek administrazioarekin kontratuak egin ahal izateko legeak ezartzen dituen baldintza orokorrak betetzen badituzte eta Administrazio Publikoetako Kontratuei buruzko maiatzaren 18ko 13/1995 Legeko 20. artikuluan ezarritako debeku zein bateraezintasunen bat ez badute. Lizitatzaileek ezin izanen dute proposamenik egin Aldibaterako Elkartean bere aldetik beste proposamen bat egin ezean, eta ezin izanen dute parte hartu Aldibaterako Elkarte bat baino gehiagotan.

13/1995 Legeko 25. artikuluan oinarriturik, ez da enpresen sailkapenik eskatzen.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren pleguan azaltzen direnak.

Proposamenen aurkezpena: enpresa lizitatzaileen proposamenak Aranoko Udaletxean aurkeztuko dira, edo bestela, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legean ezarritako beste edozein bide erabiliz, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina 14 egun naturaleko epean.

Proposamen ekonomikoak irekitzea: proposamenak aurkezteko epea agortzen denetik gertuen dagoen ostegunean, Aranoko Udalak dokumentazioa sailkatuko du gaitasunaren, kaudimen ekonomiko finantzarioaren eta kaudimen teknikoaren arabera.

Lizitatzaileek aurkeztutako eskaintzak jendaurrean irekiko dira ostegun horretan bertan, arratsaldeko zazpietan.

Proiektua eta klausula administratibo partikularren plegua lizitatzaileen eskura daude Udaletxeko erregistro orokorrean. Horien kopia hartzea ere badago.

Argitara ematen da orok jakin dezan.

Aranon, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko uztailaren hogeita hiruan. Udalburua, Víctor Gascón Aznar.

Iragarkiaren kodea: A9807110