95. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Rotxapeako P-3 poligonoa birzatitzeko proiektuaren behin-behineko likidazioaren kontua eguneratzea Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 1998ko ekainaren 26an egindako osoko bilkuran, ondorengo erabakia hartu zuen:

"Alkatetzaren 1998ko martxoaren 30eko ebazpena (3/PL), hots, Rotxapeako P-3 poligonoa birzatitzeko proiektuaren behin-behineko likidazioaren kontua eguneratzea hasiera batez onetsi zuena, 1998ko maiatzaren 13ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ezarri eta jendaurreako aldia igaro ondoren, ez da horren aurkako alegaziorik jaso eta, beraz, ondokoa erabaki da:

1. Behin betikoz onestea Rotxapeako P-3 poligonoa birzatitzeko proiektuaren behin-behineko likidazioaren kontua eguneratzeko azterlana.

2. Argitara bedi Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta eman honen berri ukituak gertatzen direnei, Nafarroako Gobernuari (espedientearen ale bat ere bidaliz) eta Jabetzaren Erregistroari.

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruz indarra duen Legearen 59.4 artikuluan eta 59.5 artikuluaren a) atalean (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoa betez, izan litezkeen interesatu ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat jakinarazpen balioa izan dezan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko ekainaren hogeita hamarrean. Alkatea, Javier Chourraut Burguete.

Iragarkiaren kodea: a9806273