95. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

San Jorgeko "A" unitatea birzatitzeko aktaren aldaketa behin betikoz onetsirik

Iruñeko Udalak, 1998ko ekainaren 26an egindako osoko bilkuran, ondorengo erabakia hartu zuen:

"San Jorgeko BEPBeko A unitatea birzatitzeko aktaren aldaketa, hasiera batez 1998ko otsailaren 9an onetsia, jendaurrean egon eta aurkeztutako alegazioa ikusirik, ondorengoa erabaki da:

1. Espedientean dagoen alegazioen txosten teknikoa onestea, aintzakotzat hartuz txosten horretatik eratortzen direnak.

2. San Jorgeko BEPBeko A unitatea birzatitzeko aktaren aldaketa behin betikoz onestea.

3. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, iragarki oholean eta hemengo egunkarietan argitaratzea, eta ukituak gertatzen direnei jakinaraztea".

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruz indarra duen Legearen 59.4 artikuluan eta 59.5 artikuluaren a) atalean (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoa betez, izan litezkeen interesatu ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat jakinarazpen balioa izan dezan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko ekainaren hogeita hamarrean. Alkatea, José Javier Chourraut Burguete.

Iragarkiaren kodea: a9806272