95. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U Ñ U E L

1998ko aurrekontu orokor eta bakarraren hasierako onespena

Buñuelgo Udalak, 1998ko ekainaren 25ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 1998ko aurrekontu orokor eta bakarra eta haren exekuzio oinarriak. Aurrekontuaren baitan daude entitatearena berarena eta Udalaren musika eskola eta San Gregorio zaharretxea erakunde autonomoena.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egongo da hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, herritar eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzkatzen dituzten erreklamazioak egin ahal ditzaten.

Buñuelen, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko ekainaren hogeita bederatzian. Alkatea, Gonzalo Martínez Mayayo.

Iragarkiaren kodea: a9806271