95. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

750/1998 FORU AGINDUA, uztailaren 14koa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, 1998 eta 1999an Ilurdotz, Inbuluzketa, Iragi, Leranotz, Sarasibar, Urtasun, Zabaldika, Zubiri eta Zuriaingo kontzejuetako hermendien erabilera antolatzeko proiektuak, kudeaketzeko plan teknikoak eta erregulatzeko azterlanak lehiaketa bidez kontratatzeko espedienteari hasiera ematen diona.

Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak lehiaketarako deia egin du, 1998 eta 1999an Ilurdotz, Inbuluzketa, Iragi, Leranotz, Sarasibar, Urtasun, Zabaldika, Zubiri eta Zuriaingo kontzejuetako hermendien erabilera antolatzeko proiektuak, kudeaketzeko plan teknikoak eta erregulatzeko azterlanak lehiaketa bidez kontratatzeko; kontrata bidez burutzeko aurrekontua 6.975.281 pezetakoa da, BEZa barne.

Lehiaketan parte hartzeko, lizitatzaileek Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Erregistroan (Alondegi kalea, 1) aurkeztuko dituzte proposamenak, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita 20. egun balioduneko 14:30ak baino lehen; proposamenak kartazal bakarrean aurkeztuko dira eta horren barnean beste bi sartuko dira. Kartazal guztiak itxita egonen dira, lizitatzaileak sinatuak, eta behar bezala identifikatuak eta haien edukiaren izena daramatela, "Dokumentazioa" batak, "Proposamen ekonomikoa" besteak.

"Dokumentazioa" izeneko kartazalak, aurkezteko epea amaitu eta biharamuneko 12:00etan irekiko dira.

"Proposamen ekonomikoa" izeneko kartazalak jendaurrean irekiko dira aurkezteko epea amaitu eta hiru egunen buruan.

Baldintzen plegua lizitatzaileen eskura dago, azter dezaten, Departamentuko Mendi Atalean (Tutera kalea, 20, 1.a).

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko uztailaren hamalauan.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Yolanda Barcina Angulo.

PROPOSAMEN EREDUA

............................. j/a-k, ............. N.A.N...............(e)ko bizilaguna, bere izenean edo .................. ordezkatuz, 199.......eko .............aren ....(e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu iragarkiaren berri izan du, hots, 1998 eta 1999an Ilurdotz, Inbuluzketa, Iragi, Leranotz, Sarasibar, Urtasun, Zabaldika, Zubiri eta Zuriaingo kontzejuetako hermendien erabilera antolatzeko proiektuak, kudeaketzeko plan teknikoak eta erregulatzeko azterlanak lehiaketa bidez kontratatzekoarena; kontrata bidez burutzeko aurrekontua 6.975.281 pezetakoa du, BEZa barne; lehiaketa arautzen duten baldintza administratibo eta teknikoen pleguaren berri izanik, konpromisua hartzen du, baldintza horiei jarraituz, obra horiek ......................... (letraz eta zenbakitan) ................. pezetatan eginen dituela, BEZa barne.

(Data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A9806707