95. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R L A T A

Jakinarazpen ediktua

30/92 Legearen 59.4 eta 60. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, aditzera ematen da, azken helbide ezaguna ere adieraziz, salatuari egindako jakinarazpena, Udaltzaingoko Burutzak, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Erregelamendu Orokorra (urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretua) hausteagatik, instruitutako 501/97 zehapen espedientea ebazten duen proposamenari buruzkoa.

Frogatutzat ematen den gertaera: 1997ko martxoaren 10ean, 09:05ak inguruan, salaketa jarri zitzaion NA-5545-AK matrikulako Citroen Xantia ibilgailuari, zamalanetarako tokian (erreserbatua) aparkatzeagatik, Kale Nagusiko 44 zenbakiaren parean.

Zehapen ebazpena 1997ko maiatzaren 8an igorririk, gora jotzeko helegitea paratu zuen, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua. Auzitegiak. 1998ko otsailaren 10eko ebazpenaren bidez, erabaki zuen zehapen prozeduraren jarduketak atzera eramatea, salaketaren jakinarazpenaren ondo ondoko unera hain zuzen. Era berean, erabaki zuen bidezko ebazpen proposamena formula dadin eta interesatuari jakinaraz bekio, baita aukera ematea ere administrazioarekiko helegitea paratzeko, Nafarroako Auzitegi Nagusiari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

Kalifikazio juridikoa: aipatutakoa arau-hauste administratiboa da, Trafikoari, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen Testu Artikuludunaren, hots, 339/90 Errege Dekretu Legegilearen 39.1.c) artikuluan aurreikusia. Hori guztia urtarrilaren 17ko 13/92 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Zirkulazioaren Erregelamendu Orokorraren 91.2.g) artikuluari dagokionez, bertan baitator tipifikaturik eta, legearen aginduz, larritzat hartu behar baita aipatu E. D. Legegilearen 65.4 artikuluko aurreikuspenen arabera. Hortaz,

Zehapen proposamena: 339/90 E.D. Legegilean, espreski beste Administrazio baten esku ez dagoenean, hautsitako arauak zehatzeko eskumena Udalei ematen zaien hartan, 7. artikuluan xedatutakoari jarraituz, 16.000 pezetako zehapena proposatzen da.

Espedientea ikusirik, goizeko zortzietatik ordu biak arte eta 12 egun balioduneko epean, salatuak alegazioak egin ahalko ditu eta bere defentsarako egokitzat jotzen dituen agiriak proposatu.

Burlatan, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko ekainaren hogeita bostean. Alkatea, José Luis Góngora Setuáin.

Iragarkiaren kodea: A9806078