95. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA. Jakinarazpen Ediktua.

O.O.L.T.ko 56 mediku lanpostu, merezimenduzko lekualdatze-lehiaketa bidez, betetzeko deialdia dela-eta, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak azaroaren 7an emaniko 1425/1997 Ebazpenaren bidez onetsia (1997ko azaroaren 28ko 143. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

Ediktua

Aditzera ematen zaie interesatu guztiei lanpostu hutsen hautaketa, 1998ko irailaren 9an, 17:00etan, Nafarroako Ospitaleko Ekitaldi aretoan eginen dela, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko uztailaren bian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Gizarte Baliabideen zuzendaria, Ignacio M. Recondo Aizpuru.

Iragarkiaren kodea: A9806576