95. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A Z K O I E N

Trafiko salaketak

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/92 Legearen 59.4 eta 60. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, ondoko zerrendan agertzen diren salatuei, zeinen azken helbide ezagunak ere aipatzen baitira, zehazten diren zehapen espedienteen ebazpena jakinarazten zaie. Espediente horiek Azkoiengo Alkatetzak ireki ditu, Trafikoari, Bide Segurtasunari eta Motoredun Ibilgailuen Zirkulazioari buruzko Legea garatzen duen Zirkulaziori buruzko Erregelamendu Orokorra urratzeagatik (urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretua).

Jabea: Alagón Core, María Teresa. Matrikula: Z-2087-AB. Tokia: Tejedores, 4.aren parean. Eguna: 98-03-02. Ordua: 20:15. Zenbatekoa: 5.000 pezeta. Arau-haustea: BSL 38.3.

Jabea: Reta Navarri, Miguel Angel. Matrikula: VI-8781-J. Tokia: Tejedores, 4. Eguna: 97-12-14. Ordua: 12:55. Zenbatekoa: 5.000 pezeta. Arau-haustea: BSL 38.3.

Jabea: Lafont Albillos, Marta Diana. Matrikula: M-3398-UN. Tokia: Irurzun, 41. Eguna: 97-12-04. Ordua: 20:45. Zenbatekoa: 16.000 pezeta. Arau-haustea: BSL 91.2.

Jabea: González Zorrilla, Santiago. Matrikula: M-6801-UD. Tokia: Irurzun, 41.aren parean. Eguna: 97-11-15. Ordua: 13:50. Zenbatekoa: 16.000 pezeta. Arau-haustea: BSL 38.3.

Ebazpen honen kontra, bide administratiboan irmoa baita, administrazioarekiko helegitea paratzen ahal da zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko sailean, eta horretarako bi hilabeteko epea dago argitalpen honen biharamunetik aitzina. Bestela, aitzinetik eta nahi bada, gora jotzeko helegitea para daiteke Nafarroako Administrazio Auzitegian, hilabeteko epean argitaratzen denetik. Ohartarazten da epe hori iraganik zehapenen tramitazioak aurrera eginen duela derrigorrezko dirubilketaren bidez ordainarazteko.

Espedienteak Azkoiengo Udalaren Zehapen Bulegoan daude.

Azkoienen, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko ekainaren hemezortzian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A9805937