95. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V I L L A F R A N C A

Arau subsidiarioetako aldaketaren hasierako onespena

Villafrancako Udalak, 1998ko maiatzaren 25ean egindako bilkura arruntean, legeak eskatutako quorumaz onetsi zen hasiera batez Villafrancako hirigintza planeamendurako arau subsidiarioetako aldaketaren proiektua. Aldaketa "Zonal Industrial II" izeneko industrialdeari dagokio, "I.A.N., Espeñuelas" alderdia, lerrokadurak eta erabilerak, eta hiri lurreko UC-66 unitate bakarrean batzen ditu UO-31-B, UO-31-C eta UC-66 unitateak.

Aipatutako unitatea aldatzeari buruzko agiriak udal idazkaritzan daude, aztertu nahi duten pertsona eta entitateen eskura. Aipatutako espedientea jendaurrean egongo da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bidezko juzkatzen diren alegazioak egin daitezen, Nafarroako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 115.2 artikuluan eta harekin bat datozenetan xedatutakoaren arabera.

Villafrancan, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko ekainaren hemezortzian. Alkatea, Pablo Bretos Peralta.

Iragarkiaren kodea: a9806327