95. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A G O I T Z

Trukerako eskaintza publikoa

Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 130.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Udal honek bere ondareko finka honen trukerako eskaintza irekia egin du:

Katastroko 2. poligonoko 275. a) lurzatiaren 1.157 metro karratu, La Torre izeneko parajean.

Trukerako eskaintza publiko honen ezaugarriak biltzen dituzten ondasunen titularrek beren eskaintza udal idazkaritzan aurkezten ahal dute, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Agoitzen, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko maiatzaren hamarrean. Alkatea, José Manuel Gárriz Vizcay.

Iragarkiaren kodea: a9806326