95. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A B L I T A S

Arau subsidiarioetako aldaketa

Udalak, 1998ko ekainaren 12an egindako osoko bilkuran, ondorengo erabakia hartu zuen, besteak beste:

Ikusirik Ablitasko arau subsidiarioetan aldaketa puntuala egiteko proiektua, Construcciones Santos Magaña, S.L.k aurkeztua, J. J. Ligués Creus eta Larry Parsons arkitektoek idatzitako proiektuari jarraitzen zaiona.

Ikusirik Udal honetako Hirigintzaren eta Obren batzordeak 1998ko ekainaren 5ean emandako txostena, espedientea onestearen aldekoa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 127. artikuluan, hots, 115.arekin eta ondorengoekin lotuta dagoen hartan, xedatutakoari jarraikiz, aho batez erabaki da:

1.-Hasiera batez onestea Ablitasko hirigintza planeamendurako arau subsidiarioetako aldaketa puntuala, Construcciones Santos Magaña, S.L.k eskatua, J. J. Ligués Creus eta Larry Parsons arkitektoek idatzitako proiektuari jarraitzen zaiona, eta Avenida de Barillasen hiri lurzorua aldatzeari buruzkoa.

2.-Aldaketa, arauek agindu legez, jendaurrean edukitzea hilabete batean.

Aditzera ematen da, interesatuek bidezko juzkatzen dituzten alegazioak egin ditzaten aipatu epean.

Ablitasen, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko ekainaren hogeita bostean. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: a9806325