95. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INGURUGIRO, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Zehapen espedientea.

Arrantza arloan indarra duen arautegia hausteagatik, Miguel Jiménez Amador jaunari irekitako 298/97 zehapen espedientearen ebazpena jakinaraztea, Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluan agindu bezala, ezinezkoa izan denez, bidezko da orain honen bidez aipatu Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoa betetzea.

435/1998 FORU AGINDUA, maiatzaren 4koa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Miguel Jiménez Amador jaunari zehapena ezartzen diona, Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea hautsi baitu.

Ikusirik, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak abenduaren 30ean emandako 1521/1997 Foru Aginduaren bidez Miguel Jiménez Amador jaunari irekitako 298/97 zehapen espedientea, gauez argi artifizialekin arrantzan aritzeagatik baimenduta ez zegoen tarte batean eta lizentziarik gabe, Foruzaingoak 1997ko abuztuaren 9an jarritako salaketaren arabera.

Karguen Plegua jakinarazita, salatuak alegaziorik aurkeztu ez duenez, bidezkoa da zehapen proposamena eta tipifikazioa (1998ko martxoaren 16ko 32. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) behin betiko bihurtzea.

Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legeko 98. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Miguel Jiménez Amador jaunari 355.003 pezetako isuna ezarri, arrantza baimena kendu eta berriro eskuratzeko hiru urteko ezgaitasuna ezartzea egindako arau-hausteengatik, aipatu Foru Legearen 122. artikuluan ezarritakoaren arabera, Foru Lege beraren 106. artikuluari jarraikiz erabaki daitekeen isun murrizketa deusetan ere galarazi gabe.

Desgaituak bere lizentzia utzi beharko du Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ehiza eta Arrantza Atalean (Alondegi kalea, 1, 1. solairua) edo bere etxetik hurbilen dagoen Goardia Zibileko Koarteleko Komandantzian. Desgaitzealdia hasiko da zehapena administrazio bidean irmo bilakatu eta biharamunean.

2. Ezarritako isuna % 30 murriztuko da, aipatu Foru Legearen 106. artikuluan xedatutakoaren arabera, baldintza hauek betetzen badira:

a) Isunaren gainerako zatia gehienez ere 15 egun balioduneko epean ordaintzea, Foru Agindu hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Arau-hausleak, aurreko atalean adierazitako epean, berari egotzitako kalte eta galeren ordaina osorik ematea, baita tresnak, armak edo animaliak berreskuratzeagatik dagokiona ere.

c) Arau-hausleak idazki bidez adierazi beharko du ezarri zaion zehapenarekin eta eskatzen zaion kalteordainarekin ados dagoela eta aipatu epean edozein inpugnazio ekintzari uko egiten diola.

Aipatu murrizketa nahi izanez gero, interesatuak Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egoitzara agertu beharko du, Alondegi kaleko 1ean, 2. solairuan, Kontrol Administratiboaren Atalera, non ordainketa gutuna emanen baitzaio orain igorritakoaren ordez, eta horrekin batera kenkaria lortzeko dokumentazioa.

3. Isuna edozein banketxe edo aurrezki kutxatan ordainduko da, ordainketa gutun ofizialaren bidez, Foru Agindu hau administrazio bidean irmo bilakatu eta hamabost egun igaro baino lehen. Epe hori bukatuta, premiamendu bidez kobratuko da.

4. Bahituriko tresnak Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan bildurik daude eta berreskuratzen ahalko dira zehapena eta 3.000 pezeta ordaindu ondoren.

5. Foru Agindu honen kontra errekurtso arrunta jarri ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazten den egunetik hasita hilabeteko epearen barrenean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114.etik 116.era bitarteko artikuluei jarraituz.

6. Foru Agindu hau jakinaraztea espedientatuari, salatzaileari, Kontrol Administratiboaren Atalari eta Natura Zaintzeko Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko maiatzaren lauan.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A9806192