95. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

853/1998 EBAZPENA, uztailaren 22koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua Erakunde Autonomoko erreumatologia arloko barrutiko sendagile espezialista izateko lanpostu bat merezimenduzko lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 27an emandako 257/98 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua Erakunde Autonomoko erreumatologia arloko barrutiko sendagile espezialista izateko lanpostu bat merezimenduzko lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 1998ko apirilaren 13ko 44. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendariak maiatzaren 29an emandako 697/1998 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi zen. Zerrenda hori 1998ko uztailaren 8ko 81. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara.

Erreklamazioak aurkezteko epea iragan baita, bidezko da deialdian onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatu zuen abenduaren 26ko 604/95 Foru Dekretuaren bidez emandako eginkizunak betez.

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua Erakunde Autonomoko erreumatologia arloko barrutiko sendagile espezialista izateko lanpostu bat merezimenduzko lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda hau onestea:

Onartuak:

IBAÑEZ BOSCH, MARIA ROSARIO

Baztertuak: Bakarrik ere ez.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea.

3. Ebazpen hau epaimahaikideei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzura, Deialdiak Izapidatzeko Unitatera eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemezortziko uztailaren hogeita bian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendaria, Ignacio M. Recondo Aizpuru.

Iragarkiaren kodea: A9807144