95. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

ERABAKIA, 1998ko uztailaren 6koa, Iruña, Berriozar, Berriobeiti (Aitzoain) eta Orkoiengo udalerrietan den "Comarca-1" industrialdearen udalez gaindiko plan sektoriala, Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuak eta Sociedad Estatal de Promoción y Equipamiento de Suelo (SEPES) delakoak sustatua, aldatzeko espedientearen izapidaketari hasiera ematen diona.

1. Aurrekariak

Nafarroako Gobernuko Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuak, Sociedad Estatal de Promoción y Equipamiento de Suelo (SEPES) delakoarekin batera, Iruñeko "Comarca-1" Industrialdea sustatu zuen, udalez gaindiko plan sektorial bat eginez. Aipatu plana Nafarroako Gobernuak onetsi zuen behin betiko 1989ko ekainaren 29ko (1989ko uztailaren 19ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) eta 1989ko urriaren 5eko (1989ko urriaren 16ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) erabakien bidez.

Geroztik, plan sektorial hori bi aldiz aldatu izan da zehaztapen batzuk industri ezarpenaren beharrei egokitu ahal izateko. Industrialdea definitzeko Urbanizazio Proiektua ere, 1990an behin betiko onetsi zena, gauzatu zen.

II. Deskribapena

Hirigintza arautegiko II. tituluaren "Erabilera eta eraikinetarako arau zehaztuak" I. kapituluko "Lurzati guztietarako arauak" 14. artikuluaren 4. lerroaldea "Eraikinen alturak" aldatzea proposatzen da.

Artikulu horrek galarazten du lurzatiaren mugakide diren espaloien sestraren azpian eraikitzea.

Aldaketak planteatzen du sotoak egin ahal izatea enpresa bakoitzaren produkzio eta biltegiratze prozesuen arabera eta beraz, aipatu artikulua era desberdinean moldatu da.

III. Balorazioa

Aldakata horrek ez ditu egungo industrialdeko antolamenduaren oinarrizko baldintzak ukitzen, aitzitik, sestra azpiko solairuen probetxamenduari bide ematen dio, lurzatien egungo lerrokaduren barrenean.

Horrenbestez, Lurraldearen Antolamenduko Batzordeak 1998ko uztailaren 2an adostasun txostena eman duelarik, eta Lurralde Antolamendu eta Hirigintzari buruzko uztailaen 4ko 10/1994 Foru Legearen arabera eta Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariaren proposamenari jarraikiz, Nafarroako Gobernuak,

ERABAKI DU:

1. "Comarca-1" udalez gaindiko plan sektoriala, Nafarroako Gobernuak Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuaren eta Sociedad Estatal de Promoción y Equipamiento de Suelo (SEPES) delakoaren bidez sustatua, aldatzeko espedientearen izapidaketari hasiera ematea.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta espedientea, hilabetez gutxienez, jendaurrean edukitzea. Epe berean ukitutako toki entitateei entzutea eman beharko zaie.

Orok jakin dezan, espedientea Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamenduko Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuan dago ikusgai (Alondegi kalea, 1-2.a, Iruña), bulego orduetan eta aipatu epean bidezko ikusten diren alegazioak aurkeztu ahalko dira.

3. Erabaki hau Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuari, Sociedad Estatal de Promoción y Equipamiento de Suelo delakoari eta Iruña, Berriozar, Berriobeiti eta Orkoiengo Udalei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko uztailaren seian.-Lehendakaritzako idazkari nagusia, Joaquín Gortari Unanua.

Iragarkiaren kodea: A9806830