95. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

ERABAKIA, 1998ko uztailaren 6koa, Nafarroako Gobernuak hartua, Nafarroako Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Sailak 1998ko ekainaren 11n emandako epaia betearaztea erabakitzen duena. Epai hartan indarrik gabe utzi zen Obanosko Hirigintza Planeamendurako Arau Subsidiarioen behin betiko onespena.

Nafarroako Gobernuak, 1998ko uztailaren seian egindako bilkuran erabaki bat hartu du. Haren xedapen zatiak honela dio:

ERABAKI DU:

1. Nafarroako Auzitegi Gorenaren Administrazioarekiko Sailak 1998ko ekainaren 11n emandako epaia betearaztea. Epai hartan onartu zen Salvador Echeverría Arruabarrena jaunaren auzi ordezkariak Nafarroako Gobernuak 1994ko irailaren 12an hartutako Erabakiaren kontra jarritako administrazioarekiko errekurtsoa. Nafarroako Gobernuaren Erabakiak atzera bota baitzuen Lurraldearen Antolamendu eta Ingurugiroaren zuzendari nagusiak Obanosko Planeamenduaren Arau Subsidiarioak indarrean jartzeko emandako martxoaren 21eko 525/94 Ebazpenaren kontra jarri zen errekurtso arrunta.

2. Indarrik gabe uztea Arau Subsidiario horien behin betiko onespena eta espedientea Obanosko Udalari itzultzea.

3. Erabaki hau jakinaraztea interesatuei, Obanosko Udalari, Nafarroako Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Sailari eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Erabaki honen xedapen zatia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko uztailaren seian.-Lehendakaritzako idazkaria, Joaquín Gortari Unanua.

Iragarkiaren kodea: A9806827