95. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

EBAZPENA, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Mekanika, Energetika eta Materialen Ingeniaritza Sailerako eremu argitarako eta eremu ilunetarako mikroskopio metalografiko bat, eremu argitarako hiru mikroskopio metalografiko z/b monitoredunak, eta gogortasun saiakuntzarako makina bat erosteko gastua baimendu eta esleipen espedienteari hasiera ematen diona.

1.-Esleipena egiten duen entitatea.

a) Erakundea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

b) Espedientea izapidatzen duen bulegoa: Erosketa eta Hornidura Bulegoa.

c) Espediente zenbakia: C16/1998.

2.-Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: eremu argitarako eta eremu ilunetarako mikroskopio metalografiko bat, eremu argitarako hiru mikroskopio metalografiko z/b monitoredunak, eta gogortasun saiakuntzarako makina bat.

b) Non eman: Mekanika, Energetika eta Materialen Ingeniaritza Saila.

3.-Izapidetza, esleitzeko prozedura eta forma.

Lehiaketa publiko irekia.

4.-Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua.

1. Lotea: 5.000.000, pta.

2. Lotea: 4.500.000, pta.

5.-Behin-behineko bermea:

1. Lotea: 100.000, pta.

2. Lotea: 90.000, pta.

6.-Argibideak eta agiriak jasotzeko.

a) Harrera: Administrazio eta Kudeaketa Eraikina.

b) Helbidea: Arrosadiko Campusa. 31006 - Iruña (Nafarroa).

c) Telefonoa: (948) 16 90 15.

d) Telefaxa: (948) 19 96 61.

7.-Eskaintzen edo parte hartzeko eskaeren aurkezpena.

a) Aurkezteko azken eguna: Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik 26 egun naturalen buruan.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: Baldintza administratibo eta teknikoen pleguan agertzen direnak.

c) Aurkezteko tokia: Erregistro Orokorra.

Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Administrazio eta Kudeaketa Eraikina.

Arrosadiko Campusa. 31006 - Iruña (Nafarroa).

8.-Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Administrazio eta Kudeaketa Eraikina. Batzargela.

b) Helbidea: Arrosadiko Campusa. 31006 - Iruña (Nafarroa).

c) Eguna: proposamenak aurkezteko epea amaitu eta bosgarren egun baliodunean.

d) Ordua: 12:00etan.

9.-Iragarkien gastuak.

Iragarki ofizialak eta egunkarietan azaldu beharrekoak esleipen-hartzailearen kontura ordainduko dira.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko uztailaren hogeita batean.-Errektorea, Antonio Pérez Prados.

Iragarkiaren kodea: A9807199