95. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

877/1998 EBAZPENA, uztailaren 23koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, General Solchaga Anbulatorioko teilatua eta fatxadak berritzeko gastua baimentzen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako deia egin du General Solchaga Anbulatorioko teilatua eta fatxadak berritzeko, ondoko baldintza orokorrei lotuz:

Xedea: General Solchaga Anbulatorioko teilatua eta fatxadak berritzea.

Adjudikazio mota: lehiaketa, prozedura irekia, presako tramitazioa.

Lizitaziorako prezioa: 35.065.398 pezeta (BEZa barne).

Enpresaren sailkapena: C taldea, azpitalde guztiak, e) kategoria.

Behin-behineko fidantza: aipatu aurrekontuaren % 2.

Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak.

Proposamenen aurkezpena: honako lehiaketa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko 14 egun naturaleko epean, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Iruñeko Irunlarrea k., 39).

Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: epea akitu ondoko bosgarren egun balioduneko 12:00etan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren bulegoetan (Irunlarrea k., 39).

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko uztailaren hogeita hiruan.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A9807139