95. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

852/1998 EBAZPENA, uztailaren 15ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Ospitale Psikiatrikoko San Fermin eraikinean Errehabilitazio Psikiatrikoaren Klinikarako lokalen berrikuntza proiektuaren erredakzioa adjudikatzen duena.

Foru Komunitateko Administrazioaren Kontratuei buruzko Foru Legearen 43. artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da uztailaren 15eko 852/1998 Ebazpenaren bidez, ondoko kontratu hau adjudikatu dela:

-Kontratuaren xedea: Ospitale Psikiatrikoko San Fermin eraikinean Errehabilitazio Psikiatrikoaren Klinikarako lokalen berrikuntza proiektuaren erredaktatzea.

-Adjudikatzeko modua: lehiaketa, prozedura irekia.

-Adjudikazio hartzaileak: Pedro José Goñi Murugarren jauna eta Francisco Glaría Yetano jauna, bakoitzak % 50eko partehartzearekin.

-Adjudikazioaren zenbatekoa: 5.100.000 pezeta.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko uztailaren hamabostean.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A9806840