95. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

847/1998 EBAZPENA, uztailaren 6koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 1998an, errezeta medikoen taloitegien erosketa adjudikatzen duena.

Foru Komunitateko Administrazioaren Kontratuei buruzko Foru Legearen 43. artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak uztailaren 6an eman 847/1998 Ebazpenaren bidez, ondoko kontratu hau adjudikatu dela:

-Kontratuaren xedea: 1998an, errezeta medikoen taloitegiak erostea.

-Adjudikatzeko modua: lehiaketa, prozedura irekia.

-Adjudikazio hartzailea: Ruan, S.A.

-Adjudikazioaren zenbatekoa: 13.446.720 pezeta.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko uztailaren seian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A9806728