95. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

846/1998 EBAZPENA, uztailaren 6koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Burlata, Zangoza, Lesaka, Leitza eta Uharteko Osasun Etxeetarako zirujia xeheko materiala erosteko gastua baimentzen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako deia egin du, Burlata, Zangoza, Lesaka, Leitza eta Uharteko Osasun Etxeetarako zirujia xeheko materiala erosteko, honako baldintza orokorrei jarraikiz:

-Kontratuaren xedea: Burlata, Zangoza, Lesaka, Leitza eta Uharteko Osasun Etxeetarako zirujia xeheko materiala erostea.

-Adjudikatzeko modua: lehiaketa, prozedura irekia.

-Lizitazio prezioa: 3.000.000 pezeta.

Horrela banakaturik:

I. lotea: 1.200.000 pezeta, tresneri klinikoa erosteko.

II. lotea: 1.800.000 pezeta, aparatu klinikoak erosteko.

-Behin-behineko bermea:

I. lotea: 24.000 pezeta.

II. lotea: 36.000 pezeta.

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan adierazten direnak.

-Proposamenak aurkeztea: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hogeita zazpigarren egun naturalera arte, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea kalea, 39, Iruña).

-Proposamen ekonomikoak irekitzea: epea amaitu eta biharamunetik hasita bosgarren egun balioduneko 12:00etan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren bulegoetan (Irunlarrea kalea, 39).

Administrazio klausula partikularren eta baldintza teknikoen plegua lizitatzaileen eskura dago, aztergai, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Irunlarrea kalea, 39), 948-429367 telefonoa eta 429384 faxa.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko uztailaren seian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA

(Kontratazio hau arautzen duten pleguetan agertzen dena: I. eranskina).

Iragarkiaren kodea: A9806727