95. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

753/1998 EBAZPENA, ekainaren 23koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Cintruenigo eta Buñuelen Osasun Etxe berriak eraikitzeko proiektuaren erredakziorako gastua baimendu eta kontratazio espedientea onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako deia egin du Cintruenigo eta Buñuelen Osasun Etxe berriak eraikitzeko proiektua erredaktatzeko, honako baldintza orokorrei jarraikiz:

-Kontratuaren xedea: Cintruenigo eta Buñuelen Osasun Etxe berriak eraikitzeko proiektua erredaktatzea.

-Adjudikatzeko modua: lehiaketa, prozedura irekia.

-Lizitazio prezioa: 12.500.000 pezeta.

Honela banakatua:

I. lotea: 6.800.000 pezeta Cintruenigoko Osasun Etxerako.

II. lotea: 5.700.000 pezeta Buñuelgo Osasun Etxerako.

-Behin-behineko bermea:

I. lotea: 136.000 pezeta.

II. lotea: 114.000 pezeta.

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan adierazten direnak.

-Proposamenak aurkeztea: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hogeita zazpigarren egun naturalera arte, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea kalea, 39, Iruña).

-Proposamen ekonomikoak irekitzea: epea amaitu eta biharamunetik hasita bosgarren egun balioduneko 12:00etan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren bulegoetan (Irunlarrea kalea, 39).

Administrazio klausula partikularren plegua eta baldintza teknikoak lizitatzaileen eskura daude, aztergai, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Irunlarrea kalea, 39), 948-429398 telefonoa eta 429384 faxa.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko ekainaren hogeita hiruan.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA

(Kontratazio hau arautzen duten pleguetan agertzen dena: I. eranskina).

Iragarkiaren kodea: A9806597