95. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

2664/1998 FORU AGINDUA, uztailaren 21ekoa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Iruñetik Frantziarako N-121-A errepidean Larrakaizko tunela egitea, tartea: 59+500 k.p.tik 64 k.p.ra" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aitzineko aktak egiteko dei egiten duena.

Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak ekainaren 9an eman 2138/1998 Foru Aginduaren bidez, behin betikoz onetsi zen "Iruñetik Frantziarako N-121-A errepidean Larrakaizko tunela egitea, tartea: 59+500 k.p.tik 64 k.p.ra" izeneko proiektua. Jendaurrean egon zen, abenduaren 16ko 5251/1997 Foru Aginduaren bidez.

Nafarroako Gobernuak, 1998ko ekainaren 15eko Erabakiaren bidez, ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratu du.

Hortaz, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen 23/1983 Foru Legearen 36.2 artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. "Iruñetik Frantziarako N-121-A errepidean Larrakaizko tunela egitea, tartea: 59+500 k.p.tik 64 k.p.ra" izeneko proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, abuztuaren 24an Sunbilla eta Igantziko Udaletxeetan ager daitezen, ukituriko ondasun eta eskubideak okupatu aitzineko aktak eta, hala behar bada, behin betiko okupazioarenak egiteko.

2. Ekitaldi horretara ukituek beraiek edo beren izenean jarduteko behar bezalako baimena duten pertsonek agertu beharko dute, beren titulartasuna egiaztatzen duten agiriak dituztela (eskritura publikoa, Jabetza Erregistroaren ziurtagiria, etab.). Egokitzat jotzen badute, beren kargura, perituak eta/edo notarioa eraman ditzakete.

3. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Sunbilla eta Igantziko Udaletxeetako iragarki oholean emanen da argitara. Halaber ukituriko titularrei banan-banan jakinaraziko zaie zitazio zedula bidez. Adierazten da argitaratze hau Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluak xedatzen dituen ondorioetarako ere egin dela.

4. Foru Agindu hau igortzea Sunbilla eta Igantziko Udaletara, Bide Zerbitzura eta Desjabetzapen Atalera.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko uztailaren hogeita batean.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

Iragarkiaren kodea: A9807178