II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
C A S T E J O N - B A J A K
Datu pertsonalen fitxategi automatizatuak arautzea
Udal honetan euskarri informatikoa duten datu-baseak daude, datu pertsonalak dituztenak, eta bidezkoa da horiek arautu eta erregistratzea, datu pertsonalen tratamendu automatizatua arautzeari buruzko urriaren 29ko 5/1992 Lege Organiko -LORTAD- horrekin eta hura garatzen duten arauekin bat.
Espainiako Konstituzioaren 140. artikuluak toki administrazioari aitortzen dion autonomia eta autoantolaketaren esparruan, eta Toki Araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluak udal gobernua eta administrazioa zuzentzeko emandako eskumenekin bat.
DEKRETATU DUT:
1. Dagoeneko erabiltzen ez diren eta beraz, itxi beharreko fitxategi automatizatuak honako hauek dira:
-Biztanleen udal errolda.
-Erregistroa.
-Zirkulazioa.
-Fiskalak.
-Katastroa.
-Dirubilketa.
2. Ebazpen hau irmoa da administrazio bidean eta haren kontra bi errekurtso hauetako edozein paratzen ahal da: jakinarazten denetik hilabeteko epean, gora jotzekoa Nafarroako Administrazio Auzitegiaari zuzendua, eta bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, berriz, administrazioarekikoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiaren maila bereko sailari zuzendua.
Castejonen, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemezortziko uztailaren hamarrean. Alkatea, Francisco Javier Sanz Carramiñana.
Iragarkiaren kodea: A9806813