II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
C A S T E J O N - A L T A K
Datu pertsonalen fitxategi automatizatuak arautzea
Udal honetan euskarri informatikoa duten datu-baseak daude, datu pertsonalak dituztenak, eta bidezkoa da horiek arautu eta erregistratzea, datu pertsonalen tratamendu automatizatua arautzeari buruzko urriaren 29ko 5/1992 Lege Organiko -LORTAD- horrekin eta hura garatzen duten arauekin bat.
Espainiako Konstituzioaren 140. artikuluak toki administrazioari aitortzen dion autonomia eta autoantolaketaren esparruan, eta Toki Araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluak udal gobernua eta administrazioa zuzentzeko emandako eskumenekin bat.
DEKRETATU DUT:
1. Udal honen fitxategi automatizatua, datu pertsonalak bildu eta prozesatzen dituena, honako hau da: PERTSONAK.
2. Hau da fitxategi automatizatuaren deskripzioa:
Aurreikusitako helburu eta erabilerak: pertsonei buruzko fitxategi automatizatuaren helburua da horien gaineko informazioa ematea entitate honen eskumenekoak diren administrazio prozedura guztiei.
Ukitutako pertsona edo taldeak. Entitatearekin harreman administratiboa duten pertsona guztiak, bertan erroldatuta egon ala ez.
Datuak biltzeko prozedura. Interesatuen edo haien ordezkarien bidez edo Nafarroako Gobernuan horretaz arduratzen den organoaren eta gainerako administrazio publikoen bitartez.
Fitxategiaren egitura eta datu mota. Erregistratzen diren datu pertsonalak hauek dira:
-N.A.N.
-Izen-deiturak.
-Helbidea.
-Sexua.
-Telefonoa / Faxa.
-Titulazio akademikoaren datuak.
-Jaiotzaren inguruko datuak.
-Bankuko helbideratzearen datuak.
Datuak nori emateko:
-Biztanleen erroldaren kudeaketarako.
.Estatistika Erakunde Nazionalari, hauteskunde zentsua prestatzeko.
.Estatistikako Erakunde Nazionalari eta beste toki administrazioei, Populazioaren Erregistro Irekia mantentzeko.
-Zerga eta tasen kudeaketarako.
.Nafarroako Gobernuan horretaz arduratzen den organoari eta gainerako administrazio publikoei, beren eskumenak bete ditzaten.
.Nahitaezko Dirubilketaren Agentziari, kobratzeko.
.Banku entitateei, kobratzeko.
1. Udal honetako fitxategi automatizatuetan dauden datu pertsonalak, lehenbiziko idazatian aipatzen direnen kasuan, espreski aurreikusitako helburuetarako baizik ez dira erabiliko. Zeregin hori behar bezala baimendutako langileek beteko dute.
2. Fitxategi automatizatuen gaineko erantzukizun zuzena horiek kudeatu eta zaintzen dituzten administrazio langileei dagokie, alkatearen agintepean. Ikusi, aldatu eta ixteko eskubideez baliatu ahal izateko Alkatetzari zuzendu behar zaio (Plaza de los Fueros, 1, Castejon).
3. Ebazpen hau irmoa da administrazio bidean eta haren kontra bi errekurtso hauetako edozein paratzen ahal da: jakinarazten denetik hilabeteko epean, gora jotzekoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, eta bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, berriz, administrazioarekikoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiaren maila bereko sailari zuzendua.
Castejonen, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemezortziko uztailaren hamarrean. Alkatea, Francisco Javier Sanz Carramiñana.
Iragarkiaren kodea: A9806812