II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
BUÑUELGO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Hasierako onespena aurrekontuko aldaketari
Buñuelgo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateako Batzarreak 1998ko ekainaren 29an egindako bilkuran hasiera batez onetsi zuen aurrekontu orokorretako hainbat kontusaili buruzko 1.445.000 pezetako aldaketa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatutakoa betez, espedientea jendaurrean paratuko da hamabost egun baliodunez, egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izan daitezen
Buñuelen, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko uztailaren zazpian. Mankomunitateburua, Isabel Beltrán Pardo.
Iragarkiaren kodea: A9806695