94. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L U Z A I D E

Aurrekontuko aldaketa. Onespena kreditu gerakinari

Luzaideko Udalak 1998ko ekainaren 30ean egindako osoko bilkuran hasiera batez onetsi zuen, legeak eskatutako gehiengoarekin, ondoko kreditu gerakina 1998ko aurrekontuari gehitzeko espedientea.

Kreditu gerakina gehitzeko espedientea, "Frontoiaren barne eta kanpo egokitzapena" obra finantzatzearren.

Gastuen aurrekontua: 63.7 kontusaila, inbertsio errealak, 9.791.491 pezetatan handitu da.

Dirusarreren aurrekontua: 73. kontusaila, kapital tranaferentziak, 3.316.000 pezetatan handitu da.

Inbertsioaren gainontzeko 6.475.491 pezetak diruzaintzako gerakinaren kontura finantzatuko dira.

Espedientea hamabost egun baliodunez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan aztertu eta egoki iritzitako erreklamazioak aurkeztu ahal izan daitezen.

NTAFLko 276 eta 284. artikuluetan xedatutakoaren arabera, erreklamaziorik aurkeztu ezean espedientea behin betikoz onetsitzat emanen da honen aurreko paragrafoan adierazten den jendaurreko epea agortutakoan.

Argitara ematen da orok jakin dezan.

Luzaiden, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko uztailaren bederatzian. Alkatea, Ana Isabel Elizondo Ainciburu.

Iragarkiaren kodea: A9806694