94. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

J A U R R I E T A

Hasierako onespena lerrokadura azterlanari

Jaurrietako Udalak 1998ko ekainaren 26an egindako bilkuran aho batez onetsi zuen hirilurreko ondasunen katastroko 1. poligonoko 111. luzatiaren lerrokadura aldaketaren azterlana, José Angel Cambra Burgaleta jaunak eta Noelia Arguedas Sario andreak sustatua.

Erabakia jendaurrean paratuko da hamabost egun baliodunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesatuek egoki iritzitako erreklamazio, keza eta oharrak egin ahal izan ditzaten.

Espedientea udal idazkaritzan dago ikusgai.

Jaurrietan, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko uztailaren bian. Alkate udalburua, José Luis Carrica Narvaiz.

Iragarkiaren kodea: A9806692