I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Agintariak eta Langileak
772/1998 EBAZPENA, ekainaren 26koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Luis Ripa Saldías jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko estatutupeko langilea, Tuterako Osasun Barrutiko Urologia Ataleko buru, bitarteko gisa, izendatzen duena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuen betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko 6. idazatiak xedatzen du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izanen duela unitate organikoetako buruak, jardunean edo bitarte baterako arituko direnak, izendatzeko ahalmena.
Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatzen duen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Luis Ripa Saldías jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko estatutupeko langilea, Tuterako Osasun Barrutiko Urologia Ataleko buru, bitarteko gisa, izendatzea.
2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin xedatzea.
3. Ebazpen hau igortzea interesatuari, Tuterako Osasun Barrutiko Langileri Zerbitzuari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari, Nominen eta Gastu Kontrolaren Zerbitzuari, eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko ekainaren hogeita seian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Victor Calleja Gómez.
Iragarkiaren kodea: A9806190