II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
C O R E L L A
Hasierako onespena 1998ko aurrekontuari eta plantila organikoa
Corellako Udalak 1998ko ekainaren hemezortzian egindako osoko bilkura berezian hasiera batez onetsi zituen mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko ekitaldiko aurrekontua zein hori garatzeko oinarriak, baita Udaleko plantila organikoa ere.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 276. artikuluan xedatutakoa betez, jendaurrean paratzen da espedientea herritarrek eta interesatuek hori aztertu eta egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten.
Corellan, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko uztailaren batean. Alkate udalburua, José Matías Jiménez Lázaro.
Iragarkiaren kodea: A9806544