II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
B E R T I Z A R A N A
Onespena 1997ko ekitaldiko kontuen espedienteari
Bertizaranako Udalak 1998ko uztailaren 3an egindako bilkura arruntean erabaki zuen 1997ko ekitaldiko kontuen espedientea onestea eta jendaurrean paratzea Udaletxeko iragarki oholean 15 egun baliodunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru legeko 303 eta 305 artikuluetan xedatutakoa betez egoki iritzitako erreklamazioak aurkeztu ahal izan daitezen.
Jendaurreko epeak iraun bitartean erreklamaziorik aurkeztu ezean behin betikoz onetsiko dira.
Bertizaranan, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko uztailaren zazpian. Alkatea, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: A9806543