94. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MENDAZAKO BARRUTIA

Hasierako onespena lerrokaduren azterlanari

Udal honek, 1998ko ekainaren 29an egin osoko bilkuran, hartutako erabakiaren bitartez, hasiera batez onetsi du lerrokaduren azterlana, Sofía Martínez Arruabarrena andreak sustatua, familiako etxebizitza bat egiteko, Azedoko La Fuente kaleko 12.ean.

Aipatu espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, nahi duenak aztertu eta, hala balitz, alegazioak aurkezteko.

Mendazan, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko uztailaren batean. Alkate udalburua, José Aramendía Carlos.

Iragarkiaren kodea: A9806522