94. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A Z T A N

Hasierako onespena, Baztango arau subsidiario osagarrietako aldaketa puntualari

Baztango Udalak, 1998ko ekainaren 19an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Baztango arau subsidiarioetako aldaketa puntuala. Aldaketaren helburua da Almandozko Goldaburu baserriko lurrek gaurko egunean duten oihanetako lurzoruaren kategoria aldatzea eta hemendik aitzinera nekazaritzako edo abeltzaintzako ekoizpen ertaineko lurren kategoria ematea, hori guztia Urrutia arkitektoak prestatutako dokumentazio teknikoan agertzen den bezala. Proiektua Juan Ramón Ordoki Arrieta jaunak sustatua da.

Aditzera ematen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik interesatuek hilabeteko epean espedientea aztertu eta egoki juzkatzen dituzten alegazioak egin ditzaten, indarrean dagoen legeriak horri buruz agintzen duenari jarraikiz.

Elizondon (Baztan), mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko uztailaren zazpian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A9806521