II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A N T S O A I N
Alkatetzaren delegazioa
Alfredo García López jaunak, Antsoaingo Udaleko alkate udalburuak, gaurko egunean honako ebazpena eman du:
"Uztailaren 15, 16, 17, 18, eta 19an udalerritik kanpo egonen naizenez, bidezko da eskurantzen delegazioa egitea.
Horrenbestez, eta abenduaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Toki Entitateen Antolaketa, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoari buruzko 47. artikuluan ezarritakoa betez,
Ebatzi dut:
Aipatu egunetarako, Alkatetza honen berezko eskurantzak Victorino Felipe Apellániz Morentín bigarren alkateordearen esku uztea.
Eman bekio honen berri Udalbatzari, egiten duen hurrengo osoko bilkuran, eta argitara bedi dekretu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, bere ondorioak izan ditzan."
Antsoainen, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko uztailaren seian. Alkate udalburua, Alfredo García López.
Iragarkiaren kodea: A9806520