94. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L A R R A U N

Zuzenketa plantila organikoaren iragarkiari

Ekainaren 1eko 65. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen Udalaren 1998ko plantila organikoaren iragarkia, eta bertan ondoko akatsak antzeman dira:

Hala dio:

Aldi baterako lan kontratudunak. Lanpostua: administrari-ofiziala. Maila: C. Jardunean. Lanpostuaren osagarria: ehuneko 12.

Hala behar du esan:

Aldi baterako lan kontratudunak. Lanpostua: administrari laguntzailea. Maila: D. Jardunean. Lanpostuaren osagarria: ehuneko 12.

Gainera, ondokoa erantsi behar zaio argitaratutako iragarkiari:

Lan eskaintza: Lanpostua: administrari laguntzailea. Maila: D. Hutsik.

Larraunen, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko uztailaren bian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A9806281