II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A Z K O I E N
Trafiko salaketak
Trafiko, Bide Segurtasun eta Motoredun Ibilgailuen Zirkulazioari buruzko Legea hausteagatik, Udaltzaingoak egindako salaketak, ondotik ageri direnak, jakinarazterik izan ez denez, Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta aplikatzekoa den gainerako legerian xedatutakoaren arabera, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen da:
05 udaltzainak salaketa ezarri dio zehazten den ibilgailuari Irurtzun kaleko 22an dagoen semaforoan argi gorria zegoela, aurrera egiteagatik. Udaltzaina oinez zihoanez ez zuen ibilgailua geldiarazterik izan eta salaketa aurkeztu du administrazio prozedurarako. Trafikok igorritako datuen arabera, ibilgailua honena da:
Jabea: Carlos Moreno Jiménez. Matrikula: NA-0533-AT. Tokia: Solana Alta, 35. Eguna: 98/05/11. Ordua: 08:25. Zenbatekoa: 5.000 pezeta. Arau-haustea: 91.1 BSL.
Jabea: María Angeles García Gómara. Matrikula: NA-2579-Z. Tokia: Tejedores, 4aren aurrean. Eguna: 98/05/08. Ordua: 21:30. Zenbatekoa: 5.000 pezeta. Arau-haustea: 91.1 BSL.
15 egun balioduneko epean, salatuak alegazioak aurkeztu eta bere alde egoki juzkatzen dituen frogak proposatzen ahal ditu.
Ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFI- ZIALean argitaratu eta ondoko hamar egun balioduneko epean interesatuak salaketaren zenbatekoa ordaindu ahalko du ehuneko 20 merkeago, salbu eta egindako arau-hauste motari ezin bazaio murizketa aplikatu.
Ibilgailuaren titularra ez bada araua hautsi duena, eskaera egiten zaio 15 egun balioduneko epean identifika dezan arau-hauslea, Azkoiengo Udalaren Erregistro Orokorrean idazki bat aurkeztuz, gidariaren izena eta bi deitura, N.A.N. zenbakia eta helbidea adieraziz. Identifikazio horri uko eginez gero ibilgailuaren titularrari salaketa jarriko zaio arau-hauste larriagatik, eta isuna berrogeita hamar mila pezeta bitartekoa izan daiteke, Trafikoaren arloan indarra duen Legearen 72.3 artikuluan xedatutakoaren babesean.
Azkoienen, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko ekainaren hogeita hiruan. Alkatea, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: A9806222