94. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A N T S O A I N

Trafiko salaketak

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/92 Legean ezarritakoari jarraikiz, ondotik argitaratzen dira Udaltzaingoak egindako salaketak, jakinarazi ahal izan ez direnak, Trafikoari, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legeaz martxoaren 2ko 339/1990 E.D.L.aren bidez onetsitako Testu Artikulatua hausteagatik.

Espedientea: 240/97. Jabea: Juan Luis Ojer Mangas. Matrikula: BI-1609-CF. Tokia: Lapurbide-Harrobitako kalea. Eguna: 1997/12/09. Ordua: 17:25. Zenbatekoa: 10.000 pezeta. Arau-haustea: 91.2 M ZEO-38.3 BSL.

Espedientea: 245/97. Jabea: Miguel Angel Amóztegui Zubillaga. Matrikula: NA-6833-AN. Tokia: Noain anaiak-Soroko. Eguna: 97/12/13. Ordua: 20:55. Zenbatekoa: 10.000 pezeta. Arau-haustea: 91.2 ZEO-38.3 BSL.

Hamabortz egun balioduneko epean, salatuek alegazioak aurkeztu eta haien alde egoki juzkatzen dituzten frogak proposatzen ahal dituzte.

Ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ondoko hamar egun balioduneko epean isuna ordaintzen ahalko da % 20 merkeago, egindako arau-hauste motari horrelakorik ezin aplika dakiokeenean salbu.

Arau-haustea egin duen gidaria ibilgailuaren titularra ez den kasuetarako, azken honi eskatzen zaio gidaria nor den erran dezala 15 egun balioduneko epean, arau-hauslearen izen-deiturak eta helbidea adierazten dituen idazkia aurkeztuz. Identifikatzeari uko eginez gero, titularraren kontrako salaketa eginen da arau-hauste larriagatik.

Antsoainen, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemezortziko ekainaren hogeita lauan. Alkate udalburua, Alfredo García López.

Iragarkiaren kodea: A9806055