II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
B E R R I O Z A R
Jakinarazpen ediktua
Ibilgailu abandonatuak eremu publikotik kendu eta gordetzeari buruz 1974ko otsailaren 14ko Ministerio Aginduaren laugarren artikuluan agindu bezala, eta trafikoko arautegian ezarrita dauden eta agindu horren lehenbiziko artikuluak zehazten dituen bertze gorabeheren kariaz, egin beharreko jakinarazpena eta errekerimendua ezin izan direnez egin, eta Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluan aurreikusitakoarekin bat, honako ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.
Jabea: Falcon Silvela, María Teresa. Matrikula: NA-2401-O.
1974ko otsailaren 14ko Ministerio Aginduaren laugarren eta borzgarren artikuluetan ezarritakoarekin bat, jakinarazpen honetatik hasi eta hilabeteko epearen barrenean ibilgailuaz arduratzen ez bada, eta dagoen tokitik kendu, eraman eta gordetzeagatik ordaindu beharrekoa kitatzen ez bada, Berriozarko Udalak bereganatuko du eta desegiteko salduko edo haren enkantea eginen.
Berriozarren, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemezortziko ekainaren hogeita bortzean. Alkatea, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: A9806054