94. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

NAFARROAKO KONTSUMORAKO ARBITRAJE SISTEMA. Kontsumorako arbitraje sistemari atxikipena desuseztatzea.

1998ko ekainaren 19an, "Larcovi, S.A.L." enpresak Konstumorako Arbitraje Batzordean egindako inskripzioaren deuseztapena aurkeztu du.

Kontsumoko Arbitraje Sistema arautzen duen maiatzaren 3ko 636/1993 Errege Dekretuaren 7.4 artikuluarekin bat etorriz, aditzera ematen da Arbitraje Sistemari atxikitako Enpresen Erroldan NA-507 erregistro zenbakiarekin egina zuen inskripzioa deuseztu egin dela.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko ekainaren hogeita bostean.-Nafarroako Kontsumorako Arbitraje Batzordeko lehendakaria, Cristina Arcaya Sánchez.

1998ko maiatzaren 14an, Enrique Lecea Munarriz jaunak, "Talleres Mutilva" establezimenduko titularrak, Konstumorako Arbitraje Batzordean egindako inskripzioaren deuseztapena aurkeztu du.

Kontsumoko Arbitraje Sistema arautzen duen maiatzaren 3ko 636/1993 Errege Dekretuaren 7.4 artikuluarekin bat etorriz, aditzera ematen da Arbitraje Sistemari atxikitako Enpresen Erroldan NA-58 erregistro zenbakiarekin egina zuen inskripzioa deuseztu egin dela.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko maiatzaren hogeita zortzian.-Nafarroako Kontsumorako Arbitraje Batzordeko lehendakaria, Cristina Arcaya Sánchez.

Iragarkiaren kodea: A9806286