I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
OHARRA, Nekazaritzako Egituren Zerbitzuak emana, Desoio aldeko lurzati berrantolamenduaren ordezko lursailen jabetza ematea xedatzen duena.
1998ko ekainaren 29ko Ebazpenaren bidez, Nekazaritzako Egitura eta Elikagai Industrien zuzendari nagusiak xedatu du Desoio aldeko lurzati berrantolamenduaren ordezko lursailen jabetza ematea interesatuei, ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunetik aitzina.
Desoioko Udaletxean interesatuen eskura daude ikusgai alde horretako planoak eta jabe bakoitzari egokitutako lursailen zerrenda.
1973ko urtarrilaren 12ko Nekazaritzaren Erreforma eta Garapenari buruzko Legeak adierazten duenari jarraikiz, ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, interesatuek erreklamazioak egin ahalko dituzte, lursail berrien benetako edukieraren eta berrantolamendu espedientean agertutakoaren arteko aldea % 2 baino handiagoa baldin bada. Erreklamazio horiek perituaren irizpena beharko dute eta Nekazaritzako Egituren Zerbitzuko zuzendariari igorriko zaizkio.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko uztailaren bian.-Nekazaritzako Egituren Zerbitzuko zuzendaria, José Oroz Uriz.
Iragarkiaren kodea: A9806575