I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
INGURUGIRO, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Zehapen espedientea.
Arrantza arloan indarra duen arautegia hausteagatik, Hipólito Echeverría Abadiano jaunari irekitako 247/97 zehapen espedientearen ebazpena jakinaraztea, Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluan agindu bezala, ezinezkoa izan denez, bidezko da orain honen bidez aipatu Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoa betetzea.
17/1998 FORU AGINDUA, urtarrilaren 20koa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Hipólito Echeverría Abadiano jaunari zehapen espedientea irekitzen diona.
Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea hautsi zuelakoan, Foruzaingoak 1997ko ekainaren 21ean egindako salaketa ikusirik.
Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko Foru Legearen 98. artikuluaren arabera,
AGINDU DUT:
1. Hipólito Echeverría Abadiano jaunari zehapen espedientea irekitzea, basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea ustez hautsi duelako.
2. Lurdes Aldabe Villanueva andrea, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Araubide Juridikoaren Ataleko letratua, espedientearen instruktore izendatzea.
3. Foru Agindu hau salatuari, salatzaileari eta Natura Zaintzeko Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko urtarrilaren hogeian.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Yolanda Barcina Angulo.
KARGU PLEGUA
247/97 espedientea
1. Salatua: Hipólito Echeverría Abadiano.
Helbidea: Descalzos 29, 1. Iruña.
2. Arau-haustearen eguna eta tokia: 1997ko ekainaren 21a, Mairagako urtegian.
3. Salatutako egintzak: 877 seinale-karramarro harrapatzea, gauez, linternen eta 12 salabardoren laguntzarekin, debeku garaian eta baimenduta ez zegoen tokian.
4. Hautsitako arauak:
a) Baimenduriko aleen muga gainditzea arau-hauste arina da, Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 119.20 artikuluaren arabera.
b) Debeku garaian arrantza egitea arau-hauste larria da, Lege beraren 120.13 artikuluaren arabera.
c) 12 salabardo erabiltzea arau-hauste larria da, 120.11 artikuluaren arabera.
d) Bi linterna erabiltzea arau-hauste oso larria da, 121.1 artikuluaren arabera.
5. Zehapen proposamena: 353.003 pezetako isuna ezartzea proposatu da, eta arrantza baimena kendu eta berriro eskuratzeko hiru urteko ezgaitasuna ezartzea. Zehapen ekonomikoa honela banatuta dago:
-5.000 pta. arau-hauste arinarengatik.
-100.002 pta. bi arau-hauste larriengatik.
-250.001 pta. arau-hauste oso larriarengatik.
6. Kalteordainak: 32.500 pta.ko kalteordaina proposatu da, hain zuzen ere 26 seinale-karramarro hilek osatzen duten zati proportzionalari dagokiona, espezieen balorazioari eta debekuei buruzko 1997ko denboraldirako Foru Aginduaren arabera.
7. Beste zehapen batzuk: ez da bidezkoa.
8. Tresnen destinoa. Bahituriko arrantza tresnak eta gainerakoak Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan bildurik daude eta berreskuratzen ahalko da isuna eta 3.000 pezeta ordaindu ondoren.
Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko 2/1993 Foru Legearen 98. artikuluarekin bat, hamabost egun balioduneko epea ematen zaio bere eskubideen alde bidezko diren alegazioak egin ditzan.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko urtarrilaren hogeian.-Instruktorea, Lourdes Aldabe Villanueva.
Iragarkiaren kodea: A9806195