94. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

687/1998 EBAZPENA, ekainaren 30ekoa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, Nafarroako ikastetxe ez-unibertsitarioetako ikasleen elkarte eta federazioen aldeko laguntzetarako deialdia ebazten duena.

Ikasketa eta Ikastetxeen Antolamendurako Zerbitzuaren zuzendariak txosten bat aurkeztu du eta bertan proposatu Nafarroako ikastetxe ez-unibertsitarioetako ikasleen elkarte eta federazioen aldeko laguntzetarako 1998ko deialdia ebaztea. Deialdi hori otsailaren 16ko 173/98 Ebazpenaren bidez egin zen. Txostenarekin batera horretarako eratu zen batzordearen akta aurkeztu du.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak irailaren 30ean eman 398/1996 Foru Aginduaren bidez eskuordetuta ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1.º Nafarroako ikastetxe ez-unibertsitarioetako ikasleen elkarte eta federazioen aldeko 1998rako laguntzak baimentzea, osotara 493.525 pezeta.

2.º Eranskinean azaltzen diren elkarteei adierazitako diru kopurua ematea, beraiek antolatutako berariazko jarduerak egin ditzaten.

3.º Elkarte onuradunei eskatzea 1998ko abenduaren 31 baino lehen Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Ikasketa eta Ikastetxeen Antolamendurako Zerbitzura egindako gastuaren frogagiriak igor ditzaten.

Justifikazio hori egiteko izandako gastuen jatorrizko fakturak edo fotokopia konpulsatuak aurkeztu beharko dira, eta horien zenbatekoa ez da jasotako dirulaguntzarena baino txikiagoa izanen.

4.º Ekonomi eta Ogasun Departamentuari eskatzea Eranskineko elkarteen alde dagokien libramendua egin dezan, osotara 493.525 pezeta. Gastua 1998rako Gastuen Aurrekontuan sartuko da, "Ikasleen gurasoen elkarte eta federazioen aldeko dirulaguntzak eta eskola kontseiluetan partaidetza sustatzea" izeneko 41230-4810-4253 kontusaila, 13190-7 lerroa.

5.º Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezen agintzea.

6.º Ebazpen hau eta bere eranskina igortzea Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza eta Kulturakoan duen kontuhartzaile delegatu jaunari, Ikasketa eta Ikastetxeen Antolamendurako Zerbitzura, Ikastetxe Atalera, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora, Eskolaz Kanpoko Jardueren Bulegora eta Guraso eta Ikasleentzako Argibide eta Aholku Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko uztailaren batean.-Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

E R A N S K I N A

Nafarroako Ikastetxeetako Ikasleen Elkarte eta Federazioen zerrenda, 1998rako jaso beharreko zenbatekoekin

ELKARTEAREN IZENA IKASTETXEAREN IZENA HERRIA ZENBATEKOA

LABIAGA IKASTOLA LABIAGA IKASTOLA BERA 53750

SANTIAGO 93 COL. N.ª S.ª DEL PUY LIZARRA 97525

LUIS AMIGO LUIS AMIGO MUTILOABEITI 131250

SALESIANOS SALESIANOS I.P. IRUÑA 96000

LOS FUEROS EGA B.H.I. SAN ADRIAN 115000

Iragarkiaren kodea: A9806388