94. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

745/1998 FORU AGINDUA, uztailaren 3koa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, ibaiak eta urbazterrak errekuperatzeko lanetarako dirulaguntzen kontzesiorako deia egiten duena.

Azken urteotan, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebixitza Departamentuak, ibai-bideak garbitu eta dragatu ondoren, ibaiak eta urbazterrak errekuperatzeko lanei ekin die, ibai-bideen urak eramateko gaitasuna mantentzeko.

Bestaldetik ere, Nafarroako Salmonidoen Arrantza Antolatzeko Plan Orokorraren helburuetariko bat, gaur egun, garatzeko ezaugarri egokirik ez duten habitatak berreskuratzea da.

Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuak ibaiak eta urbazterrak errekuperatzeko lanetarako dirulaguntzak emateko irizpideak ezartzearen beharra azaldu du. Arautze hori ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legeak dirulaguntzen gainean ezarritako legedi berriarekin bat etortzen da.

Horrenbestez, ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legearen 5. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1.-Dirulaguntzak eman ahalko dira Nafarroako ibai- bazter eta sakanak garbitu eta landareztatzeko, bai eta haien ibai-bideak egokitzeko ere, Udalek eta partikularrek sustaturik.

2.-Aurkeztu beharreko agiriak:

2.1. Dirulaguntza eskaerak Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igorriko dira, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunetik hasita.

2.2. Eskabideekin batera aurreikusitako jarduketen memoria-proiektua aurkeztu beharko da, teknikari eskudun batek sinatua, lanen egutegia eta guzti.

2.3. Eskabideak aurkezteko epea hiru hilabetekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunetik hasita.

3.-Prozedura:

Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuak horiek aztertu, eta dirulaguntzak emateko proposamenak eginen ditu.

3.1. Lehentasunak finkatuko dira proiektu osoen arabera eta ekitaldi honen aurrekontuek ematen dituzten aukerak kontuan harturik. Ikerketa teknikoek presazkotzat jotzen dituzten jarduera puntualei emanen zaie lehentasuna. Eskabide gehiegi egonez gero, azken bi ekitaldietako deialdi berdinetan dirulaguntza jaso dutenak baztertuko dira.

3.2. Dirulaguntzak honako irizpide hauen arabera emanen dira:

a) 0 eta 5.000.000 pezeta bitarteko aurrekontua duten obrei, aurrekontuaren % 75eko dirulaguntza.

b) 5.000.000 eta 15.000.000 pezeta bitarteko aurrekontua duten obretan, lehenengo 5.000.000 pezetei % 75eko dirulaguntza, eta gainerakoari, 15.000.000 pezetara heldu arte, % 80ko dirulaguntza.

c) 15.000.000 pezetatik goitiko aurrekontua duten obretan, lehenengo 5.000.000 pezetek % 75eko dirulaguntza jasoko dute, hurrengo 10.000.000 pezetek % 80ko dirulaguntza eta 15.000.000 pezetatik goitikoek % 90eko dirulaguntza.

3.3. Deialdi honen gastua, gehienez ere, 20.000.000 pezetakoa izanen da.

Aurkeztutako eskaerak kontuan hartu ezin badira, aurrekontuek horretarako diru adina ematen ez dutelako, eta Nafarroako Gobernuak hurrengo urteko aurrekontuan dirulaguntza horiek mantentzen baditu, aurkeztutzat joko dira behar diren ondorioetarako.

3.4. Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuak egindako proposamena ikusirik, Ingurune zuzendari nagusiak dirulaguntzen kontzesioa ebatziko du.

4.-Foru Agindu honen bidez dirulaguntzen bat jasoz gero, ezin izanen da Nafarroako Gobernuak xede berarako emandako beste inolako dirulaguntzarik hartu.

5.-Obra egin ondoren, onuradunek gastua ordaindu dela kreditatzen duten egiaztagiriak eta fakturak igorriko dizkiote Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari.

Dokumentazioa aztertuta, emandako dirulaguntza ordainduko da, finkatutako zenbatekoa. Proiektua egiteko diru kopurua kontzesioa ematean zehaztutako bera dela frogatzen ez bada, zenbatekoa murriztuko da.

6.-Hasieran aurkeztutako proiektuko obra kostua handitzen duten aldaketak edo gehigarriak ez dira ordainduko.

7.-Ordaintzeko modua:

1998ko ekitaldirako 20.000.000 pezetetako saldoa dago, eta aurrekontuko 31200-7600-5331 (Naturguneak babesteko eta ibaiak errekuperatzeko Hitzarmena, 11730-0 lerroa) kontusailari kargatuko zaio

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko uztailaren hiruan.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A9806432