I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
313/1998 EBAZPENA, martxoaren 9koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Ibilgailuak igarotzeko baldintzen hobetzea Zaragoza-Altsasu trenbidean zaindaririk gabe dauden 9 trenbide-pasagunetan, Erdialdean, Marcilla 114/907, Caparroso 116/019, 117/491, 118/396 eta 119/907, Puiu 142/204, Oloritz 152/143, Tiebas 160/899 eta Imarkoain 164/153" izeneko lanak adjudikatzen dituena.
Foru Komunitateko Administrazioaren kontratuei buruzko Foru Legearen 43. artikuluan xedatutakoa betetzeko asmoz, aditzera ematen da Herrilan zuzendari nagusiak martxoaren 9an eman 313/1998 Ebazpenaren bitartez, kontratu hau esleitu dela:
-Kontratuaren xedea: "Ibilgailuak igarotzeko baldintzen hobetzea Zaragoza-Altsasu trenbidean zaindaririk gabe dauden 9 trenbide-pasagunetan, Erdialdean, Marcilla 114/907, Caparroso 116/019, 117/491, 118/396 eta 119/907, Puiu 142/204, Oloritz 152/143, Tiebas 160/899 eta Imarkoain 164/153".
-Esleipen mota: prozedura negoziatua.
-Esleipenaren prezioa: 11.382.760 pezeta.
-Esleipen hartzailea: TECSA, Empresa Constructora, S.A.
Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemezortziko martxoaren bederatzian.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.
Iragarkiaren kodea: A9806016