94. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1311/1997 EBAZPENA, abenduaren 16koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Castejón-Bilbo trenbideko 41/644, 42/395 eta 43/310 k.p.etan, Lodosako udalerrian, dauden pasonibelak kentzeko proiektua erredaktatzea" izeneko lanak adjudikatzen dituena.

Foru Komunitateko Administrazioaren kontratuei buruzko Foru Legearen 43. artikuluan xedatutakoa betetzeko asmoz, aditzera ematen da Herrilan zuzendari nagusiak abenduaren 16an 1311/1997 Ebazpenaren bitartez, kontratu hau esleitu dela:

-Kontratuaren xedea: "Castejón-Bilbo trenbideko 41/644, 43/310 eta 42/395 k.p.etan, Lodosako udalerrian, dauden pasonibelak kentzeko proiektua erredaktatzea".

-Esleipen mota: prozedura negoziatua.

-Esleipenaren prezioa: 662.500 pezeta.

-Esleipen hartzailea: Guallar Estudio de Ingeniería, S.L.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamazazpiko abenduaren hamaseian.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: A9806014