I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
1278/1997 EBAZPENA, abenduaren 9koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "1:200.000 eskalan egindako Nafarroako erliebedun maparen positiboak eguneratzea" izeneko lanak adjudikatzen dituena.
Foru Komunitateko Administrazioaren kontratuei buruzko Foru Legearen 43. artikuluan xedatutakoa betetzeko asmoz, aditzera ematen da Herrilan zuzendari nagusiak abenduaren 9an eman 1278/1997 Ebazpenaren bitartez, kontratu hau esleitu dela:
-Kontratuaren xedea: "1:200.000 eskalan egindako Nafarroako erliebedun maparen positiboak eguneratzea".
-Esleipen mota: prozedura negoziatua.
-Esleipenaren prezioa: 670.000 pezeta.
-Esleipen hartzailea: Rugoma, S.A.
Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamazazpiko abenduaren hamabostean.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.
Iragarkiaren kodea: A9806009