94. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1240/1997 EBAZPENA, azaroaren 27koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Irati ibaiak Artieda, Geretz, Irunberri, Arripodas eta Artaxo herrietan eragindako kalteak konpontzeko obrak" adjudikatzen dituena.

Foru Komunitateko Administrazioaren kontratuei buruzko Foru Legearen 43. artikuluan xedatutakoa betetzeko asmoz, aditzera ematen da Herrilan zuzendari nagusiak azaroaren 27an eman 1240/1997 Ebazpenaren bitartez, kontratu hau esleitu dela:

-Kontratuaren xedea: "Irati ibaiak Artieda, Geretz, Irunberri, Arripodas eta Artaxo herrietan eragindako kalteak konpontzeko obrak".

-Esleipen mota: enkantea.

-Esleipenaren prezioa: 8.958.179 pezeta.

-Esleipen hartzailea: Excavaciones y Obras Pérez del Río, S.L.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamazazpiko abenduaren bederatzian.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: A9806002