94. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1237/1997 EBAZPENA, azaroaren 25ekoa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Zaragoza-Altsasu trenbideko 76/716 k.p.an, Tuterako udalerrian, dagoen pasonibela kentzeko proiektua erredaktatzea" izeneko lanak adjudikatzen dituena.

Foru Komunitateko Administrazioaren kontratuei buruzko Foru Legearen 43. artikuluan xedatutakoa betetzeko asmoz, aditzera ematen da Herrilan zuzendari nagusiak azaroaren 25ean eman 1237/1997 Ebazpenaren bitartez, kontratu hau esleitu dela:

-Kontratuaren xedea: "Zaragoza-Altsasu trenbideko 76/716 k.p.an, Tuterako udalerrian, dagoen pasonibela kentzeko proiektua erredaktatzea".

-Esleipen mota: lehiaketa.

-Esleipenaren prezioa: 3.950.000 pezeta.

-Esleipen hartzailea: Peyco-Proyectos, Estudios y Construcciones, S.A.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamazazpiko abenduaren hamabostean.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: A9806000