94. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

802/1998 EBAZPENA, ekainaren 30ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Tuterako Ospitalerako ekipamendu klinikoa adjudikatzen duena.

Foru Komunitateko Administrazioaren Kontratuei buruzko Foru Legearen 43. artikuluan xedatutakoa betetzeko asmoz, aditzera ematen da ekainaren 30eko 802/1998 Ebazpenaren bidez honako kontratu hau adjudikatu dela:

Kontratuaren xedea: Tuterako Ospitalerako ekipamendu klinikoa erostea.

Ajudikazio modua: lehiaketa, prozedura irekia.

Adjudikazioaren hartzailea: Thosiba Medical System S.A.

Ekipoa: ekografo ginekologikoa (2. eskaintza).

Zenbatekoa: 7.000.000 pezeta.

Adjudikazioaren hartzailea: Oftalmática Bonet S.A.

Ekipoa: pitzadura-lanpara (2. eskaintza).

Zenbatekoa: 2.477.464 pezeta.

Adjudikazioaren hartzailea: Enraf Nonius Ibérica S.A.

Ekipoa: uhin laburreko ekipoa.

Zenbatekoa: 900.405 pezeta.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko ekainaren hogeita hamarrean.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A9806592