I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
754/1998 EBAZPENA, ekainaren 23koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Eguneko Zentro Psikogeriatrikorako altzariak eta errehabilitaziorako tresnen ekipamendua adjudikatzen duena.
Foru Komunitateko Administrazioaren Kontratuei buruzko Foru Legearen 43. artikuluan xedatutakoa betetzeko asmoz, aditzera ematen da ekainaren 23ko 754/1998 Ebazpenaren bidez honako kontratu hau adjudikatu dela:
Kontratuaren xedea: Eguneko Zentro Psikogeriatrikorako altzariak eta errehabilitaziorako tresnak erostea.
Ajudikazio modua: lehiaketa, prozedura irekia.
Adjudikazioaren hartzailea: Paymo, S.A.
I. lotea: "Mahai eta armairuak"
Zenbatekoa: 1.435.951 pezeta.
Adjudikazioaren hartzailea: El Local Diseño, S.L.
II. lotea: "Aulkiak".
Zenbatekoa: 1.527.785 pezeta.
Adjudikazioaren hartzailea: Cambridge Decoración, S.L.
III., V. eta VII. loteak: "Hainbat altzari", "Osagarriak eta etxeko tresna elektrikoak" eta "Seinaleztapena", hurrenez hurren.
Zenbatekoa: 2.038.399 pezeta.
Adjudikazioaren hartzailea: Medilán, S.L.
VI. lotea: "Besaulki etzangarriak".
Zenbatekoa: 882.750 pezeta.
IV. lotea, "Errehabilitaziorako ekipamendua", adjudikatu gabe gelditu da.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko ekainaren hogeita hiruan.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.
Iragarkiaren kodea: A9806586