94. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

675/1998 EBAZPENA, ekainaren 4koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, oxigenoterapia eta arnasketarako etxez etxeko beste terapien zerbitzua, 1998rako, esleitzen duena.

Foru Komunitateko Administrazioaren Kontratuei buruzko Foru Legearen 43. artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak ekainaren 4an eman 675/1998 Ebazpenaren bidez, ondoko kontratu hau esleitu dela:

-Kontratuaren xedea: oxigenoterapia eta arnasketarako etxez etxeko beste terapien zerbitzua, 1998an.

-Esleipen mota: lehiaketa publikoa, prozedura irekia.

-Esleipen prezioa: 1998ko uztail eta abendu bitarterako jotzen dena, 86.623.450 pezeta.

-Esleipen hartzailea: Oxigasa S.A.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko ekainaren lauan.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A9806584